Red Bull Cliff Diving
Salbek lehenengo jauziak hartuko ditu gaur
eitb.eys
Munduko jauzilari onenek lehen saltoak egingo dituzte Salbe Zubian gaur 15:30etatik aurrera.
2019ko Red Bull Cliff Diving txapelketa Bilbora bueltatu da, gaur entrenatuko dira jauzilariak eta ostiralean eta larunbatean txapelketa izango da Red Bull Cliff Divingeko finalak.
Eta aurten, gizonezkoen jauziez gain, emakumeen jauziak ere ikusi ahal izango dira.
Red Bulleko webgune ofizialak hainbat aholku ematen ditu lehiaketaz gozatzeko:
Horrenbestez, munduko jauzilari onenek Bilboko itsasadarreko uretara egingo dute salto Salbeko zubitik, Guggenheim Museora begira jarriko duten plataformatik. Gizonezkoen kasuan, plataforma uretatik 27 metrora egongo da kokatuta; emakumezkoena, aldiz, 21 metrora.
Ontzi batetik ikusi nahi?
Nerbioi ibaitik ikustea oso aukera bikaina da: ontziak, paddlelak, txalupak....
Kayak edo paddle surf taula batekin hurbilduz gero Pedro Arrupe zubitik sartu beharko da, ontzien kontroletik, baina ez da beharrezkoa izango aurretik izena ematea. Gainerako, aldiz. ontzientzat derrigorrezkoa izango da inprimaki bat betetzea
Bertaratzeko ordutegia: 12:00etatik 15:00etara
Lehorretik ikusteko aukera
Dohan izango da jauzien lehiaketa ikustea. Salbeko Zubiko ingurutik ikusi ahal izango da ekitaldia, baina Guggenheim Museotik bertatik oso leku aproposa da. 15:00etan zabalduko dira atean eta jendez gainezka egon arte zabalik izango da.
Ekitaldiaren ordutegia
Irailak 13, ostirala
16:30 - 18:15: lehiaketaren lehen txandak
Irailak 14, larunbata
16:30 - 19:15: txapelketaren finalak