LK Zug kanporatu du
Bera Berak EHF Kopako lehen txandako kanporaketa gainditu du
Erredakzioa
Super Amara Bera Berak bigarren garaipena jarraian lortu du LK Zugen aurka (31-45), eta hurrengo fasera sailkatu da.
Super Amara Bera Berak aurrera jarraitzen du EHF Kopan, igande honetan LK Zugi irabazita (31-45) lehen txandako kanporaketako bigarren partida. Larunbatean ere garaipena lortu zuen talde suitzarraren aurka.
Hasieratik jaun eta jabe izan da talde gipuzkoarra, eta azkar hartu du abantaila (1-4 eta 4-9). Lehen minutuetan utzi du garaipena bideratuta Bera Berak, eta aldeko 11-25eko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatian, partidak gidoi berdina izan du. Bera Bera jaun eta jabe izan da, eta abantailak handitzen joan da minutuak pasa ahala. Amaieran, garaipena Super Amara Bera Berarentzat (31-45).
Fitxa teknikoa:
31.- LK Zug: Gwender, Petursdotir, Abt Baumann (3), Cavallari (1), Heinzer (1), Hess (2), Innes, Kahr (5), Scherer (9), Speerli (1), Stutz (4), Tschamper (2), Wegmüller, Hasller (3)
45.- Super Amara Bera Bera: Castellanos (1), Cardoso (7), Menendez (3), Arrojería (2), Arderius (3), Pizzo (5), Boada (3), Teres (4), Cesáreo (8), Maitane Etxeberria (2), Gil (5), Moreno, Oliveira, De Arruda, Briones (1), Ainhoa Etxeberria (1).
Partzialak: 1-4; 4-9; 7-13; 8-17; 11-21; 11-25- atsedenaldia- .15-28; 18-30; 20-34; 24-36; 27-40; 31-45.
Epaileak: Cipov eta Klus (Eslovenia). Kahr (2), Stuz, Bauhman, Teres eta Maitane Etxeberria egotzi dituzte.