Golfa
Carlota Cigandak Estrella Damm Mediterranean Irekia irabazi du
Agentzak | Erredakzioa
La navarra ha superado a la alemana Esther Henseleit por un solo golpe.
Carlota Ciganda golf-jokalariak beste garaipen handi bat erdietsi du asteburuan.
Terramar Golf Klubean jokatutako Estrella Damm Mediterranean Irekia irabazi egin du nafarrak amaiera interesgarri eta dramatikoan. Azken itzulian 71 kolpe behar izan ditu parean amaitzeko (guztira 276, 8 kolpe pare azpitik), Esther Henseleit alemaniarrak baino bat gutxiago.
29 urterekin hamabigarren tokian da munduko sailkapenean eta sei urte igaro dira Europan lortu zuen azken garaipenetik, 2013ko maiatzean 20an erdietsi zuen azkena Municheko German Irekian.
'Garaipenak poz handia eman dit. Beti lagundu didatenengatik, familiagatik, eurengatik... Oso zaila izan da, haizeak eragin handia izan du, baina jokalari guztientzat gauza bera izan da' adierazi du Cigandak garaipena eskuratu eta gero.