Itxi

Zuzenean

Kipchogeren erronka, zuzenean, EiTBn

eitb.eus

Leer en Castellano

42 kilometrotan 2 ordutik jaistea, bere helburua. Lasterketa larunbatean jokatuko da eta zuzenean ikusteko aukera izango da ETB1en eta eitb.eus-en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eliud Kipchoge atletak erronka zailari egingo dio aurre urriaren 12an Vienan (Austria): 42 kilometro dituen maratoi bat 2 ordu baino gutxiagotan egitekoa. Loru ahal izateko, kilometro bakoitza 2:50eko erritmoan egin beharko luke.

'Reto Ineos 1:59' izenpean ezagutzen den probaren egunean eguraldi txarra baldin badago, hilaren 20an errepikatzen saiatuko da kenyarra.

Zirkuituak 9,6 kilometro ditu guztira eta batez ere Hauptalle etorbidean jokatuko da.

08:15ean hasiko da erronka eta zuzenean jarraitu ahal izango duzue ETB1en eta eitb.eus atarian.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)