Itxi

Elkarrizketa

Jon Rahn: 'Zaletasun bat baino gehiago, erlijio bat da Athletic'

Agentziak ! Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde zuri-gorriko jarraitzailea eta Aritz Adurizen laguna da, nahiz eta AEBn bizi.

Jon Rahm

Jon Rahm golflari bizkaitarrak argi utzi du LaLiga Sportsek egindako elkarrizketan Athleticeko jarraitzaile sutsua dela, 'zaletasun bat baino gehiago erlijio bat da Athletic'.

Nahiz eta Ameriketako Estatu Batuetan bizi, zazpi urte dagoeneko, Athleticeko zale amorratua da eta Aritz Aduriz golegilea lagun du Rahmek.

Bizkaiko lagunekin harremana mantentzen saiatzen da ere, nahiz eta askotan zaila izan, 'zazpi urte daramatzat Bilbotik kanpo. Betiko lagunak mantentzea ez da erraza, baina argi dago jendea aldatzen dela, batzuk atzerrian daude lanean, beste batzuk ikasten... ni ere asko aldatu naiz eta horregatik zailtasun asko daude harreman asko izateko', gehitu du Barrikako kirolariak.

Beste alde batetik, nahiz eta golf-zelaietan adierazkortasun, karaktere eta nortasun handiak erakutsi, nahiko 'lotsatia eta isila' dela aitortu du.

Albisteak (2)