Soderling erraz gainditu du
Roland Garros: Nadalek Murray izango du aurkari finalerdietan
Erredakzioa
Espainiarrak 6-4, 6-1 eta 7-6 gainditu du Robin Soderling. Beste finalerdian, Roger Federer eta Novak Djokovic arituko dira nor baino nor.
Rafael Nadalek 6-4, 6-1 eta 7-6 gainditu du Robin Soderling final-laurdenetan eta seigarren aldiz Roland Garroseko finalerdiak jokatuko ditu. Gainera, Andy Murray britaniarrak 7-6,7-5 eta 6-2 gainditu du Juan Ignacio Chela argentinarra. Finalerdietan Murray eta Nadal, eta Federer eta Djokovic arituko dira lehian.