Borgen sei tituluak berdinduz
Nadalek bere seigarren Roland Garrosa eskuratu du Federerri irabazita
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Manacorreko tenislariak lau setetan gainditu du suitzarra, 7-5, 7-6, 5-7 eta 6-1. Nadalek Bjorn Borgen marka berdindu du.
Rafael Nadal Mallorcako tenislariak seigarren aldiz irabazi du Roland Garros txapelketa eta Bjorn Borgen marka klasikoa berdindu du. Gainera, Manacorrekoak munduko tenislari onena izaten jarraituko du.
Nadalek Roger Federer suitzarrari irabazi zion finalean 7-5, 7-6, 5-7 eta 6-1eko emaitzarekin. Hirugarren setean bosna jokura berdinduta egon dira bi tenislariak. Rafael Nadalek zuen sakea eta 40-40koa zen jokuko emaitza. Orduan, euria agertu zen eta bost minutuz partida bertan behera geratu zen. Ondoren, Nadalek ezin izan zuen bere sakearekin abantaila hartu eta Federerrek jokoa eta seta irabazi zituen. Azken setean, ordea, Nadalek ez zion inolako aukerarik eman Federerri eta garaipena lortu zuen.