Kargatzen...
Itxi

Everest, tartean

14 zortzimilakoak, 190 egunetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Nirmal "Nims" Purja mendizaleak marka berria ezarri du. Jerzy Kukuczka lehenengoa izan zen erronka hau lortzen 1983. urtean, eta, horretarako, zazpi urte behar izan zituen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nirmal 'Nims' Purja mendizaleak ekintza gogoangarria egin berri du: nepaldarrak munduan dauden 14 mendi altuenak (8.000 metrotik gorakoak) 190 egunetan igo egin ditu.

Marka hori egin zuen lehengoa  Jerzy Kukuczka izan zen 1987. urtean, baina zazpi urte baino gehiago behar izan zituen mendi guztien tontorrak zapaltzeko.

36 urteko Purjak igo duen azken mendia Shisha Pangma (8.027 metro) izan da. Seven Summit Treks eskalada-agentziako presidente Mingma Sherpak baieztatu duen bezala, "gaur 190 eguneko erronka bete du". Mingma David Sherpa, Galjen Sherpa eta Gesman Tamang lagunekin amaitu du azken igoera hori.

Proyecto Posible 14/7 (14 tontor 7 hilabetetan) proiektu barruan bete du erronka. Helburu nagusiena 750.000 dolar lortzea zen Nepaleko ume behartsuen artean banatzeko, eta, horretarako, apirilaren 23an hasi zuen abentura, Annapurna (8.091 metro) igo zuenean.

Maiatzean, 48 ordutan bakarrik, Everest (8.848 metro), Lhotse (8.516 metro) eta Makalu (8.481 metro) mendietako gainak zapaldu zituen Nirmal "Nims" Purjak.

Hile horretan Dhaulagiri I (8.167 metro) eta Kanchenjunga (8.586) ere igo zituen, eta ekainean Nanga Parbat (8.126 metro), Gasherbrum I (8.080), Gasherbrum II (8.036), Broad Peak (8.051), K2 (8.611), Manaslu (8.163) eta Cho Oyu (8.188).

Nepaleko mendizaleak Hego Koreako Kim Chang-honi kendu dio errekorra. 2013. urtean 7 urte, 10 hilabete eta 6 egun behar izan zituen erronka hori burutzeko.

Bideoak (1)