Ostiralean helduko da
Gebrselassie izango da Behobia-Donostia lasterketako gonbidatu berezia
Erredakzioa
Haile Gebreselassie etiopiarra ostiralean helduko da Donostiara, eta antolatzaileek programatutako hainbat ekintzetan parte hartuko du.
Haile Gebreselassie etiopiarra izango da igande honetan egingo den 2019ko Behobia-Donostia lasterketaren ehungarren urteurreneko gonbidatu berezia. Beraz, bi aldiz txapeldun olinpikoa izan den eta 2011n Kiroletako Asturiasko Printzearen Saria jaso zuen atleta Donostian egongo da.
Ostiralean iritsiko da Gebreselassie Donostiara, eta antolatzaileek programatutako hainbat ekintzetan parte hartuko du. Irunen batuko da korrikalariekin, eta larunbatean entrenamendu bat egingo du Kontxako pasealekutik, berarekin batera lan-saioa egin nahi duten pertsonekin.
Gebreselassie zortzi aldiz izan zen munduko txapelduna distantzia ezberdinetan, eta 27 aldiz izan zen munduko marken jabe.