Golfa
Jon Rahmek Europako Zirkuitua irabazi du
Agentziak | Erredakzioa
Barrikakoa nagusi izan da Dubaiko DP World Tour Championship txapelketan eta, horri esker, hirugarren jarriko da munduko sailkapenean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jon Rahmek DP World Tour Championship irabazi du eta, horri esker, Europako Zirkuituko jokalari onena bezala amaituko du urtea.
Sei asteko oporraldiaren ostean, Barrikako jokalariak bikain heldu dio berriro lehiaketari. Espainiako Irekian lortutako garaipenari, Dubaiko Jumeirah Golf Estates txapelketan lortutakoa gehitu dio gaur.
Dubaiko leku berberan irabazi zuen 2017an. Aurtengo edizioan 269 kolpeko txartela entregatu du, lau jardunaldiak kontuan izanda (66, 69, 66, 68). 19 kolpe egin ditu, zelaiaren parraren azpitik. Tommy Fleetwood ingelesa bigarren izan da, 270 kolperekin, eta Mike Lorenzo-Vera lapurtarra hirugarren, 271 kolperekin.
Dubain lortutako bigarren garaipen honi esker, Rahmek Europako Zirkuitua irabazi du eta kontinenteko sailkapenaren lehen postuan amaituko du urtea. Munduko sailkapenean, berriz, hirugarren postura igoko da.
Rahmek azken jardunaldi gorabeheratsua izan du, lau bogey eta zortzi birdie eginda, azkena, 18. zuloan.
JON RAHM¿¿
— GOLFTV (@GOLFTV) November 24, 2019
Wins the @dpwtc to clinch the #RaceToDubai title with the final shot of the season. pic.twitter.com/xMxhO3x5pV