Itxi

Ezustea

Julen Aginagalde Bidasoara itzuliko da, 14 urteren ostean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Twitterreko bere kontuan argitaratutako bideoan iragarri duenez, datorren denboraldian "taldez aldatuko dut, baina ez kolorez".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Julen Aginagalde pibote irundarrak Twitterren iragarri du denboraldiaren amaieran KC Kielce talde poloniarra utziko duela eta Bidasoara itzuliko dela, 14 urteren ostean.

Minutu batzuk geroago, talde irundarrak jokalariak esandakoa konfirmatu du komunikatu batean. Aginagaldek Irunen eman zituen bere lehen urratsak eskubaloiaren mundua, Gurutz anaiarekin batera. Gurutz Aginagalde da , hain zuzen, Bidasoa Iruneko presidentea.

Julen Aginagalde munduko pibote onenen artean dago, eta Twitterren argitaratutako bideoan dionez, datorren denboraldian "taldez  aldatuko dut, baina ez kolorez".  KC Kielce taldeko aldagelan Bidasoaren kamiseta erakutsi du, 13. zenbakiarekin.

Orain dela 14 urte Bidasoa talde utzi ostean, Aginagaldek Ademar Leon (2006-2009), BM. Ciudad Real (2009-2011), BM. Atlético de Madrid (2011-2013) eta KC Kielce (2013-2020) taldeetan aritu da. Poloniarrekin Txapeldunen Liga irabazi zuen 2015-2016 denboraldian.

Albisteak (2)

Bideoak (1)