4 urteko zigorra
Errusiak ezingo du nazioarteko lehiaketetan parte hartu
Agentziak | Erredakzioa
Dopinaren aurkako Munduko Agentziak 2020ko Japoniako Olinpiar Jokoetatik at utzi ditu errusiarrak, besteak beste.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Dopinaren aurkako Munduko Agentziak (AMA) nazioarteko lehiaketatik at utzi du Errusia.
Lau urterako zigortu du; beraz, errusiar kirolariak ezingo dira Errusiako banderapean aritu ez Japoniako 2020ko Olinpiar Jokoetan ezta Pekingo 2022ko Neguko Jokoetan ere.
AMAk Moskuko Laborategiko datuak manipulatzea leporatzen dio Errusiari.
Zigorrak kirol-ekitaldiak antolatzea ere debekatzen die, baina 'garbi' dauden kirolari errusiarrek lehiatzeko baimena izango dute, bandera neutral batekin eginez gero.