Asobal Kopa
Bidasoa Irunek finalerako txartela lortu du Valladolidi irabazita
Erredakzioa
Talde gipuzkoarrak 30-33 irabazi dio Kopako antolatzailea den taldeari finalerdietan, luzapen baten ostean. Bartzelona izango du aurkari finalean.
Bidasoa Irunek Asobal Kopako finala jokatzeko txartela lortu du, finalerdietan Recoletas Valladolidi 30-33ko emaitzarekin irabazita. Ondorioz, Bartzelonaren aurka jokatuko du finala igande honetan.
Talde gipuzkoarrak hiru goleko abantailarekin amaitu du lehen zatia (11-14), baina bigarren zatian Valladolid izan da nagusi, eta neurketa berdinduta amaitu da (28-28).
Luzapenean, berriro nagusi izan da Bidasoa Irun, eta garaipena erdietsi du, 30-33ko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
30 - Recoletas Atletico Valladolid (11+17+1+1): Cesar Perez (Calle, o.a.), Adrian Fernandez (3,1p), Rio (5), Patrianova (1), Dourte (-), Miguel Camino (3), Manu Garcia (2), Nico Lopez (1), Victor Rodriguez (1), Roberto Perez (1), Diego Camino (7,6p), Dani Perez (-), Alvaro Martinez (6).
33 - Bidasoa Irun (14+14+2+3): Ledo (1) (Luan, o.a), Zabala (2), Odriozola (5), Esteban Salinas (4), Tesoriere (-), Da Silva (1), Seri (2), Cavero (1p), Azkue (4,1p), Serrano (2), Crowley (1), Orbovic (1), Rodrigo Salinas (5,2p), Renaud-David (3), De la Salud (1).
Emaitza bost minutuero: 3-2, 4-6, 6-7, 7-10, 9-11, 11-14 (atsedenaldia); 13-16, 16-20, 17-22, 20-23, 24-25, 28-28 (luzapena); 29-30 eta 30-33 (amaiera).
Epaileak: Yon Bustamante Lopez eta Javier Alvarez Mata. Nico Lopez (43. min) Recoletas Valladolideko jokalaria egotzi dute, baita Tesoriere (3. eta 64. min), Esteban Salinas (27. min), Seri (36. min) eta Da Silva (47. min) Bidasoako jokalariak.