Emakumezkoen Ohorezko Maila
Bera Berak eta Zuazok liga partida dute
eitb.eus
Talde bizkaitarrak jardunaldiko lehen partida jokatuko du etxean ostiralean Teneriferen kontra.
Japoniako Eskubaloiko Munduko Txapelketa amaituta Emakumezkoen Ohorezko Maila bueltatzen da euskal bi ordeazkarientzat.
Zuazo Barakaldok partida oso garrantzitsua izango du ostiralean. Garaipen bakarra eta sailkapeneko azken postuan dagoen Tenerife izango dute aurrean, beraz, hil ala biziko neurketa.
Beste alde batetik, Bera Berak Valladolid hartuko du etxean. Gipuzkoarrek lehen postuan jarraitzen dute eta ez lukete arazorik izan behar garaipena erdiesteko.
8. JARDUNALDIA
Abenduak 20, ostirala
Zuazo Barakaldo - Tenerife
Abenduak 21, larunbata
18:00 BM Alcobendas - Guardes
18:00 BM Porriño - Rocasa
18:00 Elx - BM Granollers
19:00 Bera Bera - Aula Valladolid
19:00 La Calzada - Malaga