ATPko bat zenbakia da
Novak Djokovicek Wimbledon irabazi du finalean Nadal gaindituta
Erredakzioa
Gaur arte ez du inoiz txapelketa hau irabazi eta Grand Slameko hirugarren titulua da serbiarrarentzat. Astelehenetik aurrera ATPko sailkapeneko lehena izango da.
Novak Djokovic serbiarrak irabazi du Wimbledon txapelketa finalean Rafael Nadali 6-4, 6-1, 1-6 eta 6-3 irabazita. Djokovicek eskuratzen duen hirugarren Grand Slameko titulua da eta astelehenetik aurrera ATPko sailkapeneko lehena izango da.
Bi ordu eta 30 minutu behar izan ditu Djokovicek Nadali irabazteko. Titulua defendatzen zuen Nadalek, baina ezin izan du berritu.