TENIS
Garbiñe Muguruzak Hobarteko txapelketa utzi du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tenistak infekzio birikoa du eta hortaz, final-laurdenetako partida galduko du, Veronika Kudermotova errusiarraren aurka.
Garbiñe Muguruzak Hobart txapelketa utzi behar izan du, infekzio birikoa duelako. Astelehen gauetik tenista gaizki zegoen eta 39 graduko sukarra izan du. Hortaz, final-laurdenetako partida galduko du, Veronika Kudermotova errusiarraren aurka.
'Ez jokatzea asko sentitzen dut, hainbat egun daramatzat sukarrarekin eta nire gorputzak aski dela esan du. Egun osoa hotelean atsedena hartuko dut eta bihar Melbournera bidaiatu ahal izatea espero dut, indarrak berritzen jarraitzeko. Australiako Irekia jokatzeko ongi egotea espero dut', adierazi du Muguruzak. Eta, bide batez, bere zaleei babesa eta maitasuna eskertu die.