Itxi

DAKAR

Carlos Sainz, 2020ko Dakarreko irabazlea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Auto-gidariak hirugarrenez garaitu du rallya, 57 urterekin. Bigarren postuan Al Attiyah geratu da eta hirugarrenean Peterhansel. Alonsok hamairugarren tokian amaitu du.

Carlos Sainz, 2020ko Dakarreko irabazlea. Argazkia: EFE

Carlos Sainzek (Mini) Saudi Arabian lehiatutako 2020 Dakarra irabazi du, Nasser Al Attiyah (Toyota) qatartarrari eta Stéphane Peterhansel (Mini) frantsesari ateratzen zien aldea mantendu ondoren. Izan ere, hauek osatu dute podiuma, Al Attiyah bigarren postuan eta Peterhansel hirugarrenean.

Sainz hirugarren etapatik izan da lasterketaren liderra. Hirugarrenez, 57 urterekin munduko rallyrik gogorrena irabazi du, 2010 eta 2018 urteetan irabazi zituen aurrekoak.

Hamargarren etaparen ostean, rallya Sainzen aldekoa jarri zen guztiz. Etapa hori rallyko zailenetarikoa izan zen, baina Al Attiyah eta Peterhansel galdu ziren eta honek Sainzi mesede egin zion.

Al Attiyah Dakarra irabazteko faboritoa zen, 2019koa berak irabazi baitzuen, Miniko ibilgailuak ordea menderatzaileak izan ziren.

Fernando Alonsok (Toyota) laugarren postuan amaitu zuen etapa. Dakar honetan, Alonso lehenengo bosten artean hiru aldiz geratu da, zortzigarren etapan bigarrena eta laugarren etapan laugarrena bukatu baitzuen.

Formula 1eko txapeldunak lasterketa aipagarriak egin ditu eta sentsazio onekin amaitu du rallya, pare bat egunetan izan ezik. Honek lehenengo hamarrenen artean ez egotea eragin dio eta hamairugarrena geratu da.

Albisteak (1)

Bideoak (2)