Munduko Kopa
Lucas Eguibarrek irabazi du Sierra Nevadako boardercross proba
Agentziak | Erredakzioa
Bigarren postua Alessandro Haemmerle suediarrarentzat izan da, eta hirugarrena Paul Berg alemaniarra.
Lucas Eguibar donostiarra gailendu da Snowboardeko boardercrosseko Munduko kopako proban. Lehiaketa Sierra Nevadan jokatu da.
Eguibar azkarrena izan da kanporaketetako lau onenen arteko finalean. Bigarren postua Alessandro Haemmerle suediarrak lortu du eta hirugarrena Paul Berg alemaniarrak.
"Nire garaipenik onena da. Etxean irabaztea baino hoberik ez dago", esan du helmugan snowboarder donostiarrak.