Itxi

Bigarren "zortzimilakoa"

Koldo Zubimendik Broad Peak igo du

J.L.

Bilbo

Erandiko alpinista gazte honek bere bigarren 'zortzimilakoa' lortu du. Iker Iriondo espediziokidea gailurretik metro gutxira gelditu da, baina ezinbesteko laguntza eskaini ahal izan dio Zubimendiri.

Koldo Zubimendi eskalatzaile bizkaitarrak Broad Peak (8.047 metros) mendiaren gaina harrapatu du uztailaren 25ean. Iker Iriondo gipuzkoarrak ezin izan du gailurra zapaldu, baina ezinbesteko laguntza eman ahal izan dio bere espediziokideari.

Broad Peak Koldo Zubimendiren bigarren ''zortzimilakoa'' da, 2006an Cho Oyuren gailurrera iritsi ondoren. 29 urteko erandiotar honek Broad Peakeko igoera "luzea" izan dela adierazi du, baina "oso ondo eta eroso" joan dela une oro. Igoerarekin izugarri "gozatu" duela gaineratu du mendizale gazteak.