Koronabirusa
Golfeko sailkapena ez da aldatuko, lehiaketa bueltatu arte
Agentziak | Erredakzioa
Munduko sailkapeneko liderra da Rory McIlroy da eta ondoren Jon Rahm bizkaitarra.
Munduko Golf Rankingak (OWGR) 'izoztu' egin ditu golf sailkapenak PGA Tourreko txapelketak bueltatu arte eta hori koronabirusaren eraginaren menpe dago.
Egun Rory McIlroy irlandarrak agintzen du sailkapenean eta ondoren Jon Rahm bizkaitarra dago. Barrikako golflariak oso denboraldi hasiera ona izan du.
Egunak aurrera joan ahala bertan behera edo atzeratu egin dira hainbat txapelketa PGA Tourrean, Ameriketako eta Europako PGAn bezala.
Augustako Masterra apirilaren 9tik 12ra jokatu behar zen, baina atzeratu egin dela iragarri zuten. AEBko Irekiak, bestalde, bere data mantentzen du, hots, ekainaren 18tik 21era