Itxi

Itxaron behar da

Olinpiar Jokoak atzeratzea aztertuko da

eitb.eus

Leer en Castellano

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak lau aste barru hartuko duela erabakia iragarri du.

Tokio 2020

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak (COI) hurrengo lau asteetan aztertuko du Tokioko Olinpiar Jokoak atzeratu egingo diren ala ez; beraz, hilabete batean hartuko du erabaki garrantzitsua.

Koronabirusaren eraginez kirolariek ezin dute entrenatu eta etorkizunean zer gertatuko den airean dago oraindik. Olinpiar Jokoak uztailaren 24an hasi behar ziren eta abuztuaren 9an amaitu eta ondoren, abuztuaren 25etik irailaren 9ra Joko Paralinpikoak.

Shinzo Abe, Japoniako lehen ministroa, Olinpiar Jokoen etorkizuna eztabaidatzearen alde azaldu da COIk iragarri duen bezala, 'Jokoen antolakuntza aurrera eramatea oso zaila bada, atleten ongizateak lehentasuna izango du eta atzeratzea aukera bat izango da'.

Albisteak (2)