TOKIO 2020
Japoniak eta COIk 2021era arte atzeratu dituzte Olinpiar Jokoak
eitb.eus
Shinzo Abe lehen ministroa eta Thomas Bach Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren presidentea akordiora heldu dira.
COIko presidenteak, Thomas Bachek, Shinzo Abe lehen ministro japoniarraren proposamena onartu egin du Olinpiar Jokoak urte batez atzeratzeko. Arratsaldean Batzordeak ez ohiko bilera izango du eta Jokoak 2021eko udara pasatzea erabakiko du.
Nazioarteko Batzorde Olinpikoak (COI) hurrengo lau asteetan aztertuko behar zuen Tokioko Olinpiar Jokoak atzeratu egingo ziren ala ez, halere, hilabete batean hartu behar zuen erabakia gaur hartu dute.
Shinzo Abe Olinpiar Jokoen etorkizuna eztabaidatzearen alde azaldu zen COIk iragarri zuen bezala, 'Jokoen antolakuntza aurrera eramatea oso zaila izaten ari da, atleten ongizateak lehentasuna du eta atzeratzea aukera bat zen'.
Koronabirusaren eraginez kirolariek ezin dute entrenatu eta Federazioek eta herrialdeek presioa egin dute atzerapena burutu ahal izateko.
Olinpiar Jokoak uztailaren 24an hasi behar ziren eta abuztuaren 9an amaitu eta ondoren, abuztuaren 25etik irailaren 9ra Joko Paralinpikoak.
Tokio 2020
Antolatzaileek erabaki dute nahiz eta 2021ean ospatu bere benetako izena mantentzea, beraz, Tokio 2020 deitzen jarraituko dira.