Txandaka
Basque Team Zentroa, bekatutako kirolarientzat zabalik
eitb.eus
Lehen fase honetan Basque Team kirolariek eta Tokioko Jokoak prestatzen ari direnek izango dute lehentasuna.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Martxoaren 14an Basque Team Zentroa aldi baterako itxi behar izan zen covid-19ak sortutako pandemiaren ondorioz.
Bi hilabeteko itxialdiaren ondoren, eta lehen astean atontze eta egokitzapen lanak egin eta gero, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroak goi-mailako kirolarien eskaerak jasotzen jarraitzen du. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza, Basque Team Fundazioarekin lankidetzan, zentrorako sarbidea kudeatzeaz arduratzen da. Instalazioetarako sarbidea baimentzeko, gehieneko edukierak ezartzen dira eta erabilera-espazioak eta -ordutegiak esleitzen dira, lehentasun estrategikoen arabera.
Lehen fase honetan Basque Team fundazioaren beka jaso duten kirolariek izango dute lehentasuna, baita Tokioko olinpiar eta paralinpiar jokoak prestatzen ari direnek ere.
Hala, espazioa hainbat eremutan banatu da, eta txanda bakoitzean gehienez ere sei lagunentzako tokia aurreikusi da (gune batzuetan gutxiago). Hainbat ordutegi ezarri dira:
Gimnasioa (batera sei lagun gehienez) 8:00-9:45, 10:00-11:45 eta 12:00-13:45.
Kantxa (batera sei lagun gehienez): 9:00-11:00
Jaurtiketen gunea (batera bi lagun gehienez): 9:00-11:00
Mahai-teniserako gunea (batera bi lagun gehienez): 9:00-11:00