Itxi

Golfa

Jon Rahm lehian da berriro, koronabirusak eragindako etenaldiaren ostean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Charles Schwab Challenge torneoan zirkuituko jokalaririk onenak bildu dira.

Jon Rahm jokalari bizkaitarra. Argazkia: Efe.

Martxoaren hasieran koronabirusaren ondorioz lehiaketa eten zenetik, golf profesionala abian da berriro Charles Schwab Challenge PGA Tour txapelketarekin. Lehiak igandera arte iraungo du Forth Wortheko Colonial Country klubean, eta zirkuituko jokalaririk onenak lehiatzen ari dira bertan.

Hasierako jardunaldian, faborito nagusiek, Rory McIlroy eta Jon Rahm barne, ez dute egunik onena izan, eta parearen azpitik bi kolpe eta kolpe bakarra egin dute, hurrenez hurren.

Jokoan hasi dira Sungjae Im, Justin Thomas, Brendon Todd eta Webb Simpson, baita Justin Rose, Kevin Kisner, Jordan Spieth eta Chris Kirk ere. Phil Mickelson jokalari historikoa ere parte hartzen ari da.

Iragan martxoaren 8an Tyrrell Hattonek Armold Palmer Invitational txapelketa irabazi zuenetik, golfeko lehiaketa guztiak bertan behera geratu dira, orain arte.

Albisteak (3)