Itxi

Tenisa

AEBetako Irekia: Nadalek, ezin Djokovicen aurka

Erredakzioa

Serbiarrak 6-2, 6-4, 6-7(3), 6-1 hartu du mendean tenislari espainiarra. Djokovicen denboraldia bikaina izaten ari da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Novak Djokovic serbiarrak irabazi du AEBetako Irekia, denboraldiko azken Grand Slam-a, finalean Rafa Nadal 6-2, 6-4, 6-7(3), 6-1 gaindituta. Azken unera arte dena eman du tenislari espainiarrak, baina Djokovicen joko bikaina nagusitu zen. Nadalek, gainera, arazo fisikoekin jokatu du.

Bere ibilbideko laugarren titulu handia eskuratu du Djokovicek, denboraldiko hirugarrena berarentzat. Serbiarraren denboraldia ezinhobea izaten ari da, jokatu dituen hamabi txapelketatik hamar irabazi baititu.

Albisteak (1)

Bideoak (1)