16 taldetako Multzoan Fasea
Super Amara Bera Berak hirugarren kanporaketan hasiko du Europako Liga
eitb.eus
Europako bigarren txapelketa honetako azken fasean 16 talde izango dira.
Super Amara Bera Bera, egungo Guerreras Iberdrola Ligako txapelduna, 2020/21eko Europako Ligako azken eta hirugarren kanporaketan hasiko da lehian, Europako Eskubaloi Federazioak iragarri duen bezala.
Lehiaketa berri honek EHF Kopa ordezkatuko du.
Beraz, talde donostiarrak kanporaketa bakarra gainditu beharko du Multzoko Faserako txartela erdiesteko. Europako bigarren txapelketa honetako azken fasean 16 talde izango dira.
Bestalde, Europako Kopan (Challenge Kopa zena) Mecalia At. Guardes eta el BM. Elx taldeak arituko dira eta final-hamaseirenetan hasiko da. Kanporaketa bat lehenago, hots, final-hogeita-hamabirenetan, KH-7 Granollers, Rincon Fertilidad Malaga eta Kanaria Handia Rocasa sartuko dira lehian.