Itxi

Azkenean, Marquez ez da igandean Jerezen lehiatuko

Leer en Castellano

Asteartean ebakuntza egin zioten igandean izandako erorikoaren ondoren eta ostegunean medikuek lehiatzeko baimena eman zioten. FP3an eta FP4an aritu da, baina Q1ean ezin izan du jarraitu.

Marc Marquez pilotua. Argazkia: Efe.

Fabio Quartararo (Yamaha) pilotu frantziarra MotoGPko irteerako lehen postutik aterako da Andaluziako Sari Nagusian, azken entrenamendu saioetan 1:37.007ko denbora eginda. Marc Marquez, berriz, ez da lasterketan izango, asteartean egindako ebakuntzaren ondorioz mina sumatu duelako eskuineko besahezurran.

Repsol Honda taldeak eman du Marquezen egoeraren berri. Marquez iragan igandean jokatutako Espainiako Sari Nagusian erori zen eta, ondorioz, asteartean ebakuntza egin zioten. Ostegunean, Jerezen lehiatzeko osasun azterketak gainditu zituen, eta FP3a eta FP4a korritu ditu, baina Q1ean amore eman behar izan du.

Albisteak (1)