Eskubaloia
Bidasoa Irun - PAUC kanporaketa partida bakarrera jokatuko da
Erredakzioa
Europako Ligako kanporaketako joaneko neurketa bertan behera geratu da talde frantziarrean atzemandako positiboengatik. Kanporaketa Artalekun erabakiko da, irailaren 5 eta 6ko asteburuan.
Europako Ligako Bidasoa Irun - PAUC kanporaketa partida bakarrera jokatuko da Artalekun, irailaren 5 eta 6ko asteburuan. Joaneko neurketa bertan behera geratu da, talde frantziarrean COVID-19agatik bost positibo atzeman baitzituzten.
"EHFri eskatutako atzerapena ez da onartua izan Espainiako ligarengatik, Bidasoa Irunek irailaren 1ean jokatu behar baitu ligako lehen neurketa, eta horixe baita egutegian aldaketak ez eragiteko modu bakarra", jakinarazi du PAUC taldeak.
Asteazken honetan, PAUCek sare sozialetan honakoa adierazi du: "jokalarien osasuna da garrantzitsuena, beraz, ez zaigu besterik geratu, eta itzuliko partida Espainian jokatzea onartu behar izan dugu".