Itxi

Erreginaren Kopa 2020

Bera Bera kanporatu egin dute final-laurdenetan (24-28)

eitb.eus

Leer en Castellano

Egungo txapeldunak izan arren, donostiarrek ezin izan diote Elxi irabazi lehiaketa hasi duen partidan.

Bera Bera eta Elx taldeetako jokalariak, partidan. Argazkia: @IberdrolaDHF

CBM Elche-Visitaelche.com taldea Erreginaren Kopako finalerdietan sartu da Super Amara Bera Bera egungo kopa eta liga txapeldunari 24 eta 28 irabazita (13-14 atsedenaldian). Partida Alhaurin de la Torre udalerriko El Limón kiroldegia jokatu dute.

Elxek partida goitik behera kontrolatu du, defentsa joko bikainari eta Nicole Morales atezainaren geldituei esker.

Bera Bera behin bakarrik izan da markagailuan aurretik, 22. minutuan egindako 11 eta 10eko partzialari esker. Baina gauzak berehala aldatu dira eta atsedenaldian donostiarrak gol bat atzean izan dira (13-14).

Joaquin Rocamoraren taldeak erritmoari eutsi dio  bigarren zatian eta nagusi izan da defentsan zein erasoan. Ondorioz, markagailuko aldeak gora egin du eta 3 eta 5 golen bitartean izan dira ia denbora guztian, momentu batean, 47. minutuan,  6 golera iritsi bada ere.

Imanool Alvarez Bera Berako entrenatzailea esperientziaduna da txapelketan, Erreginaren sei Kopa irabazi ditu, eta defentsa aldatzeko eta erasoan arriskatzeko erabakia hartu du, baina bere alferrik izan da, eta azkenean bere taldeak 24 eta 28 galdu du.

Ivets Musons Elx taldeko jokalaria izan da partidako goleatzailerik onena, 11 tantorekin.

Albisteak (3)