ALPINISMOA
Oiarzabalek lehentasuna ematen dio bere osasunari mendiari baino
ERREDAKZIOA
Gasteiztarrak munduko hamalau mendi garaienak bigarren aldiz igotzeko erronka alde batera utzi dezake bere osasuna berreskuratzen ez duen bitartean.
Mendizalea Katmandutik bueltan da asteartean 8.156 metroko garaiera duen Manaslu mendia igo ondoren. Tontorra jaisten zegoela begietan eta biriketan arazoa izan zuen. Ez da biriketan izan duen lehen konplikazioa, izan ere, udaberrian Lhotse jaisten zegoela arazo berdina sufritu zuen. Honen ondorioz, bere erronka proiektua birplanteatzen ari da Juanito Oiarzabal bere osasuna 'bermez' egonkortu bitartean.
Gasteizera heltzen denean azterketa mediko zorrotzak igaroko dituela esan du. Proiektua bukatzeko faltatzen zaizkion lau mendi igoerak baino lehen birikako konplikazioa 'erabat desagertzea' nahi du.
Manaslu mendirako igoeraren ondorioz sortutako arazoak jasan ondoren, Oiarzabalek konplikazioak sortu aurretik hoberena ez saiatzea zela onartu du.