Behin behinekoa
Bat Formulak 23 lasterketako denboraldia aurkeztu du
eitb.eus
Saudi Arabiako Sari Nagusia jokatuko da aurrenekoz, azaroaren 28an, eta gauez izango da lasterketa.
Bat Formulak 2021eko Munduko Txapelketako behin behineko egutegia iragarri du jada.
Inoiz jokatuko diren lasterketa gehien egingo dira, hots, 23 sari nagusi aurreikusita daude. Lehenengoa martxoaren 23an jokatuko da Melbournen (Australia) eta azkena abenduren 5ean, Abu Dabin. Nabarmentzekoa da aurrenekoz jokatuko den Saudi Arabiako Sari Nagusia azaroaren 28an gauez izango delako lasterketa.
Konfirmatzeke dago apirilaren 25ean jokatu beharreko txapelketako laugarren lasterketa.
2021ko BEHIN BEHINEKO EGUTEGIA
Martxoak 23 - Australia (Melbourne).
Martxoak 28 - Bahrein (Sakhir).
Apirilak 11 - Txina (Shanghai).
Apirilak 25 - (Konfirmatzeke).
Maiatzak 9 - Espainia (Bartzelona)*.
Maiatzak 23 - Monako (Monako).
Ekainak 6 - Azerbaijan (Baku).
Ekainak 13 - Kanada (Montreal).
Ekainak 27 - Frantzia (Le Castellet).
Uztailak 4 - Austria (Spielberg).
Uztailak 18 - Erresuma Batua (Silverstone).
Abuztuak 1 - Hungaria (Budapest).
Abuztuak 29 - Belgika (Spa).
Irailak 5 - Holanda (Zandvoort).
Irailak 12 - Italia (Monza).
Irailak 26 - Errusia (Sochi).
Urriak 3 - Singapur (Singapur).
Urriak 10 - Japonia (Suzuka).
Urriak 24 - AEB (Austin).
Urriak 31 - Mexiko (Mexikoko Hiria).
Azaroak 14 - Brasil (Sao Paulo).
Azaroak 28 - Saudi Arabia (Jeddah).
Abenduak 5 - Abu Dabi (Abu Dabi).