Augustako Masters txapelketa
Jon Rahmek lau kolpetara du Paul Casey liderra
eitb.eus
Jose Maria Olazabalen erronka lehiaketan aurrera egitea da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ostegunean hasi zen Augustako Masters txapelketa eta Jon Rahmek ondo amaitu zuen jardunaldia.
Paul Casey behin behineko liderragandik lau kolpetara kokatu da bizkaitarra ibilbidea bi kolpe par azpitik bukatu eta gero. Ibilbidea ez zuen ondo hasi, bi bogey-ekin hasi zuen, baina erreakzioa berehala heldu zen, hiru birdie egin eta berriro onenekin jarri zen buruan.
Tiger Woods, Webb Simpson, Hideki Matsuyama, Lee Westwood, Louis Oosthuizen eta Xander Schauffele golf-jokalariak dira ondo hasi direnak eta ikusi beharko da bigarren jardunaldian nortzuk dauden finago.
Jose Maria Olazabalen erronka lehiaketan aurrera egitea da eta lehen kortea pasatzea.