Itxi

Aldundiaren neurria

Kirol profesionalerako ekarpena % 20 murriztuko dute Bizkaian

Erredakzioa

Neurria Athletic Clubi, Bizkaia Bilbao Basketi, Euskadi Fundazioari eta lehen mailako errugbi taldeei eragingo die, beste askoren artean.

Ekiza eta Munian, Athletic Clubeko jokalariak. Argazkia: EFE

Bizkaiko Foru Aldundia%20 murriztuko du 2012. urtean kirol profesionala babesteari zuzendutako ekarpena. Hori iragarri du Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak asteazken honetan, aurrekontuen inguruan eskainitako prentsaurrekoan.

Neurria Athletic Clubi, Bizkaia Bilbao Basketi, Euskadi Fundazioari eta lehen mailako errugbi taldeei eragingo die, beste askoren artean.


Bilbaoren arabera, datorren urtean 7.134,5 milioi euro baino apur bat gehiago biltzea aurrez ikusten da: 2011ko aurrekontuan jasotakoa baino % 1,7 gutxiago.