Itxi

Bilboko Tenis Masterra

Soderlingek ez du parte hartuko eta Raonicek ordezkatuko du

Erredakzioa

Suediako tenislariak ez du Bilboko txapelketan jokatzerik izango, mononukleosia baitu, eta, horregatik, antolakuntzak Kanadako jokalaria aukeratu du, hura ordezkatzeko.

Robin Soderling. Argazkia: EFE

Robin Soderling tenislari suediarrak ez du abenduaren 12aren eta 18aren artean Miribillan, Bilbao Arenan, jokatzeko aukerarik izango, Bilboko laugarren Tenis Masterrean, mononukleosia duelako.


Soderling gurekin harremanetan jarri da eta Bilbon jokatzea oso zaila izango duela esan digu. Lehenbailehen adierazi nahi izan digu, ordezko on bat hautatzeko aukera izan dezagun”, adierazi du Bilboko Masterreko antolakuntzak.

Honen aurrean, txapelketaren antolatzaileek Milos Raonic kanadarra aukeratu dute Soderling ordezkatzeko. Antolatzaileek Kanadako tenislariarengan konfiantza dutela adierazi dute: “Goraka doan jokalari bat ikusteko aukera paregabea izango da. Raonic ATPren sailkapeneko goiko postuetara helduko da eta Bilbon ikusi ahal izango dugu bere bilakaera”.