Itxi

Kiroljokoa

Apustulari bilbotarrak euren taldearekin bat

Erredakzioa

Kiroljokoan apustu egiten dutenentzat Irujo da faboritoa kaiolan.

Kiroljokoa: www.kiroljokoa.com

ATHLETIC: Apustuak Bartzelonaren alde, apustulariak berriz talde txurigorriaren alde.

Apustuek 10 eta 1 Bartzelonaren alde badaude ere, Athletic-en jarraitzaileek, taldeak eskainitako irudiaren ondoren konfidantza eman nahi diote San Mamesen aterako den hamaikakoari eta ondorioz euren alde egiten dute apustuetan. Arriskuz beteriko apustua bada ere, bihotzez eginikoa da eta irabazteko aukera ere talderen zaletasunaren tamainakoa izan daiteke katedralean zoratzeko jaia ospatuz gero.

REAL: Talde txuri-urdina Vallecasen itxaropentsu

Irabazteko aukerak talde txuri-urdinaren kontra daude, %25ko probabilitateak babesten du Realaren garaipena, aukera hori berriz, bikoiztu egiten da garaipena Vallecasekoen aldekoa izatekotan. Realak puntuak batzen hasi beharko da laster behar beharreko konfiantza berenganatzeko.

LAU ETA ERDIKOA: Irujo faborito finalerdietako laukotean

Apustuak 40% baten aurreikusten dute Iberokoaren garaipena lau t´erdiko aurtengo txapelketarako. Irujoren atzetik, aurreko asteburuan galtzaile atera bazen ere, Asegarceko pilotaria dugu 35% portzentajerekin. Faboritoen bikote honen atzetik ezustekoa Barriola (20%) eta Xala (5%) ren aukerak murriztuagoak dira apustuetan.

Asteburu honetan arerio izango ditugu aurreko asteburuko galtzaileak Olaizola II eta Xala Labrit-en eta Igandean berriz Barriola eta Martinez de Irujo arituko dira aurrez aurre igandean Eibarren.