Tenisa
Londreseko Maisuen Kopa: Nadalek Fish gainditu du
Erredakzioa
Espainiako tenislariak 6-2, 3-6 eta 7-6 (7-3) gainditu du Mardy Fish aurreneko norgehiagokan. Nadalen hurrengo aurkaria Roger Federer izango da.
Rafel Nadalek Mardy Fish gainditu du Londreseko Maisuen Kopako aurreneko norgehiagokan. Mallorcako tenislariak, 6-2, 3-6 eta 7-6 gainditu du Mardy Fish, munduko zortzigarren sailkatua, bi ordu eta 53 minutuko partida lehiatuan.
Bi aste atseden hartzen egon eta gero, Nadalek erakustaldia eman du lehenengo seta irabazteko, baina bigarrenean Fishek espainiarrak baino joko hobeagoa erakutsi du. Azkenengo seta, kostata irabazi du Manacorrekoak eta hurrengo partidan Roger Federer suitzarra izango da bere aurkaria.