Itxi

Davis Kopa

Nadalek, Ferrerek, Felicianok eta Verdascok jokatuko dute finala

Erredakzioa

Espainiak eta Argentinak jokatuko dute Sevillan, abenduaren 2tik 4ra arte.

Albert Costa. Argazkia: EFE

Rafael Nadal, David Ferrer, Feliciano Lopez eta Fernando Verdasco jokalariak hautatu ditu Albert Costak Davis Kopako finalerako. Txapelketa Argentinaren kontra jokatuko dute Sevillan, abenduaren 2tik 4ra arte.

Nadal eta Ferrer taldeko lehenengoa eta bigarrena izango dira, banakako partidak jokatuko dituztenak. Feliciano eta Verdasco, berriz, binakakoan arituko dira. Gainera, Marcel Granollers ordezko bezala joango da, arazoren bat gertatzen bada prest egoteko, eta Marc Lopez, aldiz, “sparring” moduan arituko da.

Feliciano, Verdasco eta Granollers Costarekin daude dagoeneko, eta hurrengo ostiralean Sevillara joango dira, finala hartuko duen pistan jokatzeko. Nadal eta Ferrer, berriz, Masters Cupa amaitu eta gero helduko dira.