Snowboarda
Lucas Eguibar, boardercrosseko munduko txapeldun
A. B. | EITB Media
Urrezko domina eskuratu du finalean Alessandro Hämmerle (bigarren) eta Eliot Grondin (hirugarren) mendean hartuta. "Ezin dut sinetsi, ezin dut sinetsi", adierazi du garaipena lortu ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Lucas Eguibar gipuzkoarra snowboardeko boardercrosseko munduko txapelduna da, ostegun honetan Suediako Idre Fjällen garaipena lortuta. Lan bikaina egin du donostiarrak finalean.
Sierra Nevadako 2017ko Munduko Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen eta laugarren izan zen 2019an Solitudeko (AEB) Munduko Txapelketan. Hala ere, ostegun honetan, finalean mendean hartu ditu Alessandro Hämmerle (zilarrezko domina) eta Eliot Grondin (brontzezko domina). Jakob Dusek laugarren izan da, eta Martin Noerl, bosgarren.
"Ezin dut sinetsi, ezin dut sinetsi", adierazi du Eguibarrek garaipena lortu ostean."Denboraldia ez nuen ondo hasi, baina lan handia egin dugu talde guztiarekin batera, eta urrezko domina irabazi dugu. Ezin dut sinetsi, sinestezina da", gaineratu du munduko txapeldunak.
BIDEOA: Lucas Eguibar: ''Ezin dut sinetsi! Amesten ari naiz!''