Atletismoa
Igande honetan Donostiako Maratoia eta Santurtzitik Bilbora
Erredakzioa
Gipuzkoako hiriburuko proba 09:00etan hasiko da eta Bizkaiakoari 11:00etan emango zaio hasiera.
Igande honetan atletismoko bi proba izango ditugu euskal lurraldean. Donostiako Maratoiaren 34. edizioa burutuko da eta Santurtzitik Bilbora Nazioarteko lasterketa ere.
Donostiako Maratoia goizeko 09:00etan hasiko da eta korrikalariek 42,195 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute. Santurtzitik Bilbora Nazioarteko Lasterketa 11:00etan hasiko da. Santurtziko Polikiroldegian izango du irteera eta helmuga Bilboko Kale Nagusian egongo da. Lasterketa honek 16,350 kilometroko ibilbidea du.