Donostiako 34. Maratoia
Btami Otmane marokoarrak irabazi du Donostiako Maratoia
ERREDAKZIOA
Katalunian bizi den Btami Otmane marokoarrak irabazi du XXXIV. Donostiako Maratoia. Claudia Behobidek irabazi du emakumezkoetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Garaipen desberdinak izan dira Btami Otmane eta Claudia Behobiderentzat. Marokoarra 2.20:26ko denbora apalarekin heldu den bitartean, Claudia Behobidek, 29 urtedun 6 eta 8 urteko semeen amak, 2.47:42ko denbora lortu du eta bere eguneroko entrenamenduan egiten duten marka hobetu du.
2.800 korrikalarik hartu dute parte eta eguraldia alde izan dute. Ez da haizerik egon eta tenperatura 7 eta 11 gradu bitartekoa izan da.
10 kilometroko proba berrian Hossain Kaanache gipuzkoarra izan da garaile, kronometroa 31:12ean gelditu eta gero. Bere atzetik gelditu dira Sergio Roman eta Marke Ryall ingelesa. Lourdes Oyarzabal izan da emakumezkoetan irabazlea 37:28ko denborarekin.
Sailkapenak:
Gizonezkoetan
1. Btami Otmane (MAR) 2.20:26
2. Assefa Abrha Milaw (ETH) 2.26:54
3. Jon Arozena 2.25:59
4. Matt Janes (GBR) 2.26:46
5. José Antonio Blanco 2.28:31
6. Sabin Arruti 2.28:37
Emakumezkoetan
1. Claudia Behobide 2.47:42
2. Cristina Loeda 2.49:04
3. Nuria prieto 2.50:40
4. Leire Elosegi 2.50:44
5. Eva Busto 2.57:20
6. Enetitz Sein 2.58:13