Itxi

Davis Kopa

Nadal: “Hainbat urtez hor egotearen nekea sentitu dut”

Erredakzioa

Espainiako tenislaria Masters Cupeko lehenengo txandan kanporatu zuten, eta asteburu honetan jokatuko den Davis Kopako finalerako entrenatzen ari da.

Rafael Nadal. Argazkia: EFE

Rafael Nadalek astelehen honetan adierazi duenez, hainbat urtez "hor egotearen nekea" sentitu du denboraldi honetan, baina Londreseko Masters Cupen kanporatu zutenean aipatu zuen "pasio gabezia" ukatu du. Gainera, denboraldi honetan "porrot mingarriak" jaso dituela aitortu du Manacorreko tenislariak.

Nadal Davis Kopako taldekideekin batera dago, asteburu honetan Sevillan jokatuko den finala prestatzeko. Masters Cupeko lehenengo txandan kanporatu zuten.

Albisteak (4)