Kargatzen...
Itxi

Australiako Irekia

Osaka aise gailendu zaio Brady estatubatuarrari Australiako finalean

L.E.A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Japoniarrak irabazten duen laugarren txapelketa handia da. 6-4 eta 6-2 nagusitu da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Naomi Osaka tenislariak aurreikuspenak bete ditu eta Jennifer Brady estatubatuarrari gailendu zaio 6-4 eta 6-2 Australiako Irekiko finalean. Osakak sei sake zuzen egin eta 22 kolpe garaile eman ditu partida osoan. Horri esker, bigarrenez gailendu da Australiako tenis txapelketa nagusian.

Osakarentzat, txapelketa handi batean lortzen duen laugarren garaipena da, AEBetako Irekia (2018an eta 2020an) eta Australiako Irekia (2019an) irabazi ostean. Garaipen honi esker, hirugarren postutik bigarrenera igoko da WTAren sailkapenean.

"Nire azken Grand Slama ikuslerik gabe jokatu nuen, eta gaur jende guzti hau harmailetan ikusteak asko esan nahi du nirentzat", adierazi du japoniarrak ordu eta laurdeneko finala amaitu ostean.

Bideoak (4)