Davis Kopako finala
Espainia, Davis Koparen bila
Erredakzioa
Rafael Nadal, David Ferrer, Fernando Verdasco, Feliciano Lopez eta Marcel Granollers hautatu dituzte Argentina mendean hartzen saiatzeko.
Ostiral honetan hasiko da Sevillan Espainia eta Argentinaren arteko finala Davis Koparen bila. Lau aldiz irabazi du txapelketa hori aurretik Espainiak, eta bosgarren aldiz lortzen saiatuko da oraingoan. Espainiako tenislariek, baina, euren sasoi ona erakutsi beharko dute argentinarren aurrean. Albert Costa kapitainak Rafael Nadal, David Ferrer, Fernando Verdasco, Feliciano López eta Marcell Granollers hautatu ditu Juan Martin del Potroren taldearen kontra aritzeko.
Argentinak ez du oraindik Davis Koparik irabazi, baina ez du esperantza galdu, eta gogo handiz aterako dira argentinarrak espainiarrak mendean hartzera. Oraingo protagonista berberak aritu ziren Mar de Platako finalean 2008an, eta, Rafa Nadalek jokatu ez zuen arren, Espainiak irabazi zuen orduan.
Nor noren kontra arituko den zehazteko, zozketa egingo dute ostegunean, Sevillako Lope de Vega Antzokian, eta partidak ostiraletik aurrera jokatuko dira.