Pistako txirrindularitza
Munduko Kopa: Elorriagak urrezko domina eskuratu du
Erredakzioa
Ingmar De Poortere belgikarra izan da zilarrezko domina lortu duena 30 kilometroko puntukako lasterketan. Brontzeko domina Edwin Avila kolonbiarrak lortu zuen.
Unai Elorriaga bizkaitarrak urrezko domina irabazi du pistako txirrindularitzako Munduko Kopan. Kolonbiako Cali hirian burutu zen proba eta Elorriagak puntukako 30 kilometroko lasterketa irabazi zuen.
Barakaldoko txirrindularia azkarrena izan zen eta urrezko dominaz gain Munduko Kopako sailkapenerako 46 puntu ere eskuratu zituen. Ingmar De Poortere belgikarra izan zen bigarren eta zilarrezko domina eta 37 puntu lortu zituen. Edwin Avilarentzat (32 puntu) izan zen brontzezko domina.
Puntukako 30 kilometroko lasterketako sailkapena:
1. Unai Elorriaga (Euskadi) (Medalla de oro)
2. Ingmar De Poortere (BEL) (Medalla de plata)
3. Edwin Avila (COL) (Medalla de bronce)