Itxi

Espainia-Argentina (1-0)

Davis Kopa: Nadalek lehen puntua eman dio Espainiari

Erredakzioa

Juan Monaco argentinarrari 6-1, 6-1 eta 6-2 irabazi dio bi ordu eta 27 minutu iraun duen partidan.

Rafael Nadalek 6-1, 6-1 eta 6-2 irabazi dio Monacori finaleko lehen partidan. Argazkia: EFE

Rafael Nadalek, espainiako selekzioko bat zenabkiak, 6-1, 6-1 eta 6-2 irabazi dio Juan Monacori Davis Kopako finaleko lehen partida. Bi ordu eta 27 minutu behar izan ditu Rafael Nadalek aurkariari irabazteko Cartujako kantxan. Kanporaketa Espainiaren alde dago (1-0).

Lehen partida hau jokatu ostean Espainiako selekzioko bi zenbakia den David Ferrerrek Argentinako selekzioko bat zenbakia den Juan Martin Del Potroren aurka jokatu du 6-2, 6-7(2), 3-6, 6-4 eta 6-3 irabazita.