Argentinaren aurka
Davis Kopa: Nadalek bosgarren titulua irabazi du Espainiarentzat
Erredakzioa
Manacorreko tenislariak 1-6, 6-4, 6-1 eta 7-6 gainditu du Del Potro Sevillan eta Espainiak bosgarren kopa eskuratu du.
Rafel Nadalek bosgarren Davis Kopa eman dio Espainiari Juan Martin Del Potro 1-6, 6-4, 6-1 eta 7-6 gaindituta. Argentinak 3-1 galdu du Sevillako Cartujan jokatutako finala eta Espainiak bosgarren titulua lortu du.
Munduko bigarren tenislari onenak, Rafel Nadalek, 4 ordu behar izan ditu Del Potro gainditzeko. Argentinako tenislariak partida bikaina jokatu du, baina Manacorrekoak markagailua irauli egin du garaipena lortzeko.
Espainiak bosgarren titulua lortu du eta guztiak azken hamar urteetan lortu ditu. 2000. eta 2009. urteetan Bartzelonan irabazi zuen Australia eta Txekiar Errepublikaren aurka eta 2008. urtean Argentina Mar del Platan gainditu zuen. Sevillan 2004. urtean Estatu Batuen aurka ere lortu zuen kopa.