Davis Kopa
Albert Costak buruzagitza utziko du
Erredakzioa
Hemendik aurrera Davis Kopan, Federazio Kopan eta 2012ko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten Espainiako taldeen koordinatzailea izango da.
2009 eta 2011 artean Davis Kopan Espainiako taldearen kapitaina izan denak, Albert Costak, kargua utziko duela esan du gaur, Davis Kopan, Federazio Kopan eta 2012ko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten Espainiako taldeen koordinatzailea izateko.
"Davis Kopako taldearekin hiru urte izugarri egon eta gero, erronka berri hau ilusio eta erantzukizun handiarekin hartzen dut, tenisean maila oso handia dugula jakinda, bai jokalariek baita entrenatzaileek ere", aitortu du Costak.
2000 urtean jokalari moduan lortu zuen Davis Kopa, eta 2009an Txekiar Errepublikaren aurka eta 2011n Argentinaren kontra taldeko kapitaina gisa lortu du.