Asobal Kopa
Bidasoa finaletik kanpo geratu da, Liberbank Cantabriarekin galduta (33-28)
L. E. A. | EITB MEDIA
Irundarrak atzetik joan dira markagailuan denbora osoan eta ezin izan diote kantabriarren erasoari aurre egin.
Bidasoa Irunek ezin izan du Asobal Kopako finalean sartu, lehen finalerdian Liberbank Cantabriarekin 33 eta 28 galdu ostean. Gipuzkoarrek ez dute partida ona egin eta denbora guztian atzetik izan dira markagailuan. Kantabriako taldeak, berriz, ezustekoa eman du, lehen parte-hartzean finalera iritsita.
Gauzak lehen minutuetan okertu dira. Liberbank etxean aritu da jokoan eta 4 eta 1 aurreratu da markagailuan hasperen batean. Dena ondo atera zaie; defentsan sendo, Ernesto Sanchez atezainaren erakustaldia tarteko, eta aurrean eraginkor.
Horrela, lehen zatian, Jacobo Cuetararen taldeak nahikoa lan izan du aurkariari eustearekin. 7-2koa kenduta, Bidaosa 3-4 gol atzetik izan da atsedenaldira heldu arte (13-11).
Kantabriarrak, jaun eta jabe
Bigarren zatian, eta kontraeraso azkar batean, Liberbankek sei goletako errenta lortu du (18-13). Gipuzkoarrak urduri jarri dira eta erasoan huts ugari egin dituzte. Horrela, etxeko taldea 24-17 jarri da, eta handik gutxira 26-18 (errentarik handiena), bigarren zatiko erdi aldera. Gipuzkoarrek azken ahalegin ahalegina duten arren, finalerako txartela Liberbank Cantabriak eraman du azkenean (33-28).
Finalerdia azken partida izan da erretiroa hartuko duen Adrian Crowleyrentzat, eta taldea utziko duten Iker Serrano, Sergio de la Salud eta Nico Bonanno jokalarientzat.
Fitxa teknikoa
33- Liberbank Cantabria Sinfin (13+20): Ernesto (p)(1), Pla (3), Ostroushko (4), Valles (4+2p), Diego (-), Zungri (7) y Barco (6) -hasierako zazpikoa- Elcio (p), Postigo (-), Lastra (-), Basualdo (-), Lon (5), Castro (1), Rubio (-) eta L. Pla (-).
28- Bidasoa Irún (11+17): Sierra (p), Crowley (-), Azkue (6), Serrano (1), De la Salud (2), Salinas (5) y Cavero (3+2p) -hasierako zazpikoa- Ledo (p)(1), Da Silva (-), Zabala (3), Aginagalde (2), Racotea (2), Tesoriere (1) eta Bonanno (-).
Marcador, bost minuturo: 1-1, 5-2, 7-3, 10-6, 12-8 13-11 -atsedenaldia- 16-12, 19-14, 22-16, 26-19, 29-24 eta 33-28 (amaiera).