Itxi

Roland Garros

Roger Federerrek final-zortzirenak ez jokatzea erabaki du

L. E. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

“Garrantzitsua da gorputzari kasu egitea eta lehiara azkarregi ez itzultzea”, azaldu du tenislari suitzarrak.

Roger Federer, Roland Garrosen. Argazkia: Efe.

Roger Federer suitzarrak Roland Garroseko final-zortzirenetan Matteo Bettiniren aurka jokatu behar zuen partida ez jokatzea erabaki du.

"Garrantzitsua da gorputzari kasu egitea eta lehiara azkarregi ez itzultzea. Pozik nago lortutako hiru garaipenekin. Kantxetara itzultzean sentitzen duzuna baino hoberik ez dago", esan du suitzarrak antolatzaileek zabaldutako komunikatu batean.

Federerrek txapelketa uzteko aukera mahai gainean jarri zuen Dominik Koepfer alemaniarraren aurka hiru orduz luzatu zen partida amaitu ostean.

Suitzarrak Grand Slameko txapelketa bat uzten duen lehen aldia da. Orotara, bost aldiz utzi du txapelketa bat: 2019an Erroman, 2014ko Maisuen Kopan, 2012an Dohan eta Bercyko Masters 1.000 txapelketan.

Bere ibilbidean jokatutako 1.519 norgehiagoketan, ez du inoiz partida bat amaitu barik utzi.

Albisteak (1)