Itxi

Atletismoa

Letsenbet Gideyek 10.000 metroko probaren marka ondu du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

29:01.03ko denbora egin du eta munduko lehen emakumea da 5.000ko eta 10.000ko marka onenak dituena.

Letsenbet Gidey

Letsenbet Gidey Etiopiako atletak marka berri bat ezarri du 10.000 metroko proban, bi egun lehenago Herbeheretako Sifan Hassanek lortutako denbora hautsiz.

Hassanek, Hengelon (Herbereheak) jokatutako lasterketan, 29:06.82-ko denbora egin zuen eta Gideyk, 5.000 metroko egungo errekordunak,  29:01.03ko marka ikusgarria ezarri zuen 48 ordu geroago non eta pista berean; bigarren sailkatua minutura heldu zen (Tsigie Gebreselama, 30:06.01).

World Athleticsek baieztatu duen bezala 23 urteko afrikarrak 72 itzulietako azken buelta ia minutuan egin zuen. Munduko lehen emakumea da 5.000ko eta 10.000ko markak izaten.

Albisteak (1)